Transmisioa eta arriskuzko sexu jokabideak

Nola transmititzen da GIBa?

Infekzioa kaltetuen odolean, esperman, sekrezio baginaletan eta ama esnean aurkitzen den birus kantitatea nahikoa zauri, zulaketa edota azaleko, mukosa baginaleko, uzkiko mukosako edo ahoko mukosako lesioen bidez odolean sartzen denean ematen da soilik.

GIBak denbora gutxi biziraun dezake organismotik kanpo, beraz, transmisioa gertatu dadin, odol-uharrean sartu behar da. Gainera, transmisio honek birus kantitate minimoa (atalase-maila) behar du infekzioa eragiteko. Atalase-maila honen azpitik organismoak birusa saihestu eta ezartzea galarazten dio .

GIBa tranmititzeko baldintzak

GIBaren transmisioa eman dadin hiru baldintza bete behar dira. Kontzeptu hau oso garrantzitsua da arriskua ulertzeko.

1.GIBa presente egon behar da. Bistakoa da, baina GIBa bi pertsonetako bat GIB eramailea bada soilik transmititu daiteke.

2.Birus nahikoa behar da; GIBa dagoenean, ere, GIB kontzentrazio maila da garrantzitsuena. Odolean, adibidez, birusa oso kontzentratuta egoten da. Odol kantitate txiki bat nahikoa da infekzioa norbaiti transmititzeko. Baina beste jariakinen (jariakin baginala adib.) kantitate berdinak ez luke transmisioa ahalbideratuko, GIBa ez dagoelako horren kontzentratua jariakin horietan. Gainera, gaur egun, jakina da tratamendu pean dauden eta karga biral detektaezina duten pertsonek birusa beste batzuei transmititzeko gaitasuna galtzen dutela.

3.GIBa odol uharrean sartu behar da; Infektatutako jariakin batekin kontaktuan egotea ez da nahiko birusa hartzeko. Azalak ez dio GIBari gorputzean sartzen uzten. GIBa zuzeneko odol injekzio bitartez edo muki-mintzen bitartez sar daiteke soilik.

GIBa transmititzeko bideak:

GIBa transmititu dezaketen jarikinak dira:

– ODOLA
– ESPERMA.
– JARIAKIN BAGINALA.
– AMA ESNEA.
Sarbide bat beharrezkoa da:

•Mukosak: Aho, bagina, zakil edo uzkiaren barne-estalduran aurkitzen diren mintz erdiiragazkorrak dira.

•Azalaren hausturak: odola darien zauriak

Giza immunoeskasiako birusak transmisio bide argi eta ezagunak ditu. Hiru transmisio bideak hauek dira:

  • SEXU BIDEZKO TRANSMISIOA

    •ODOL BIDEZKO TRANSMISIOA

    •TRANSMISIO BERTIKALA (AMA-HAURREN ARTEKOA)

    •SEXU BIDEZKO TRANSMISIOA: GIBarekin bizi direnekin preserbatiborik gabeko sexu-harremanak: baginala, anala, eta neurri txikiago batean, ahokoa. Semena eta jariakin baginala dira GIBa transmititu dezaketen beste jariakinak. Sexu-harreman desberdinen artean denek ez dute arrisku bera:
    Preserbatiborik gabeko penetrazio anal edo baginalak infekzio arrisku handia dute, penetrazioa burutu zein jasotzen duenarentzat. “Marcha atras” delakoak ez du infekzio arriskua eteten, azken hau penetrazioa eman bitartean sor daitezken zauri txikien bitartez gertatu daitekeelako.
    Ahoko sexua arrisku baxuko jarduera da GIBaren transmisio unean. Arriskua duen bakarra “ahoa jartzen duen” hori da, baina hala ere, birusaren transmisioa bide honetan gertatzea oso zaila da, ahoa ez delako birusarentzako leku abegitsua.   GIBak bizirauteko tarte txikia du airearekin kontaktatzen duenean eta listuak berau desaktibatzen duten entzima eta proteinak ditu, birusaren odol-uharrerako bidea zailduz. Hala ere, transmisio burutzeko behar den karga biral (infektatzeko ahalmena) nahikoa duen eiakulazioa ematen denean, beste STIen edo ahoko zauri sakonen presentziak birusaren sartzea erraztu dezake.
    Beste praktika sexualek (muxuak, elkar masturbatzea, ferekak…) ez dute infekzio arriskurik.
    • Sexu-transmisiozko infekzioak izanez gero, GIB infekzioarako arriskua areagotzen da.

 

  • ODOL BIDEZKO TRANSMISIOA (odolaren bidez). Infekzioa duen baten odolarekin kontaktua duten xiringa edo beste instrumentuak partekatzeak (injektatutako drogen kontsumoa adib.) infekzioa arriskua handi eragin dezake. Objektu hauek desinfektatu eta esterilizatu badira, ez dago infekzio arriskurik.

Odol-dohaintza guztiak osasun-kontrol pean burutzen dituzten lurraldeak ugariak dira, beraz, transfusio bidezko infekzio arriskua inexistentea da aipaturiko lurraldeetan.

  • TRANSMISIO BERTIKALA: Transmisio bertikala GIBarekin bizi den eta tratamendurik hartzen ez duen ama eta bere haurraren artean ematen da, plazentaren bitartez, haurdunaldi, erditze edota ama esne edoskitzean ( bide perinatala edo amarengandik haurrenganakoa).

Sarrera hau ikusgai ere:

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *