Paziente bat GIBarekin infektatzen denean, birusa bere sistema immunitarioa hondatzen hasten da astiro, baina prozesu honen abiadura desberdina da norbanako bakoitzean. Jarduera Handiko Terapia antirretrobiralarekin burutzen den tratamenduak aipatutako sistema immunitarioaren hondatzea atzeratu edo gelditu dezake.
Tratamendu antirretrobirala birusaren ugalketa galarazteko farmakoen erabileran datza. Modu honetan defentsen suntzitzea saihestu eta gaixotasun oportunisten garapena ekiditen da.
Birusaren ugalketa geldiaraztean, infekzioaren garapenerako aukerak gutxitzeaz gain, gure organismoaren sistema immunitarioko kaltetutako defentsak berreraikitzen dira.
Momentu honetan ez da GIBarentzako osabiderik existitzen. Hala ere, aurrerapen zientifikoek garapen handia jasan dute eta modu azkarrean supresio birala lortzen duten tratamendu desberdinak eskuragai daude. Terapia antirretrobiralak GIB birusaren erreplikazioa eragozten du organismoan. Hainbat botika antirretrobiralen konbinazioa oso eraginkorra izan da odol-uharreko GIB partikulen zenbatekoa murriztean. Hau birus-kargaren (odolean aurkitzen den birus kantitatea) bitartez neurtzen da. Birusaren erreplikazioa saihesteak T zelulen kantitateak hobetu ditzake eta sistema immunologikoa GIBaren infekziotik osatzen lagundu.
Pertsona egoera honetara iristen denean, hau da, karga biral detektaezina duenean, infekzioaren abantzua ez da adierazgarria.
Gainera, birus-karga detektaezina izateak transmisio-bide nagusi den sexu bidezko transmisioa galarazten du.
Tratamendua noiz hasi?
Gaur egun tratamendua ahalik eta azkarren hastea gomendatzen duen ziurtasun zientifikoan oinarritutako adostasun handi bat existitzen da. Infekzioaren diagnostikoaren eta tratamenduaren hasieraren arteko denbora murrizteak GIBdunengan epe motzerako zein epe luzerako onurak ekarri ditzakeela egiaztatu da.
Informazioa biltzeko denbora hartzea garrantzitsua da tratamendua hasteko erabakia inolako zalantzarik gabe hartzeko. Behin tratamendua hasita gomendagarria da harekin jarraitzea eta behar bezala hartzea.
Sarrera hau ikusgai ere: