Misioa, ikuspegia eta balioak

Hiesaren Aurkako Bizkaiko Herri Batzordea, GIBaren prebentzioan eta konpainia sozialaren eremuan lanean diharduen duen irabazi asmorik gabeko elkartea da.   Faktore desberdinengatik GIBaren eta beste ITSen infekzioen aurrean ahultasun handia duten gizataldeekin dihardugu lanean batez ere.

Gure entitatean jarduerak burutzen dituzten pertsonak zaintzen ditugu, konfiantza osoa dugu eurengan eta autonomia osoa ematen diegu. Horizontaltasunetik bilatzen dugu parte-hartzea, estimuluan, ahaleginen aurreko esker onean eta sorospenean oinarritutako antolaketaren kultura positiboa oinarri dugularik.

Gure esku-hartzearen oinarri nagusiak errespetua, tolerantzia, hurbiltasuna eta konfiantza dira.

Beste entitate sozial batzuekin egin daitekeen elkarlanean sinisten duen erakunde irekia gara. Eragin politiko eta soziala izateko, ezaguera kolektibo bat garatu eta jokaera komunak sortzeko sarean egindako antolatutako lana da gure lehentasunetako bat. .

Kontratatutako pertsonala izan arren, pertsonen borondatezko parte-hartzeariko apustua egiten dugu errealitatearekiko hurbiltasuna esperientzia hezigarria eta garrantzitsua delako.

 

PREBENTZIOA

Gure erakundearen jardueraren oinarrizko puntuetako bat da.

Bizkaiko populazio guztiari zuzendutako jarduera da, gizatalde bakoitzaren errealitateari eta pertsona bakoitzaren berezitasunari egokitutakoa.

 

PARTE-HARTZEA ETA GIZARTE LOTURA

Herritarren parte-hartzeko zein gizarte-inklusiorako eskubidea, espazio sozialak, sareak eta egiturak sortuz, norbanakoari gizartean duen posizioarekiko hobekuntza bat eskaintzeko.

Parte-hartze soziala gizarte-lotura eta burutzen dugun konpainiarekin lotzen dugu, baita giza-sare eta norbanakoak bizi den gizartean izango duen posizioarekin ere.

Gizartean parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu, herritar bezala dagozkigun eskubide eta betebeharren eskuratze eta gozamena bermatzeko.

SARE-LANA

Gure inguruan gizarte-inklusioa eta sendotasuna bilatzeko modua da. Gure ustez beste entitate sozialekin batera egindako lana da sentsibilizazio eta salaketa jarduera eraginkorrena, helburu eta ardura komunak baititugu bide honetan. Lan kolektiboa bultzatzen dugu gure helburuak lortzeko ezinbestekoa dela uste dugulako.

 

GARDENTASUNA

Pertsonek eta entitateek gure zerbitzuen eta erakundearen inguruko ezaguera zabala izan dezakete, gure programa eta zerbitzuak, jarduera eta hemen lana egiten duten pertsonak, euren ideiak, formazioa eta interesak ezagutzeko.

Informazioa hedatu eta gizarteratzen dugu transmisio eraginkor bat egon dadin.

Ezaguera kolektibo bat sortuz bertan parte hartzen dugu, hala, bizi dugun errealitate sozialaren ezaguera areagotzen da.


ARRISKU ETA KALTEEN -MURRIZTAPENEKO MODELOA

Arrisku-Murriztapena proposatzen duen esku-hartzeko Modeloa Tesi abstentzionistak baina pauso bat harago doa. Egunetik egunera Modelo honek bere eraginkortasuna agerian uzten du, gaindosiagatik edo GIBaren transmisioarekin lotutako heriotzak saihesteaz gain, droga kontsumitzailearentzat errespetu-espazio bat sortuz, eta lehen pauso hau emanda, droga-erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetuko duen erabaki, aldaketa eta beste tratamendu baliabideak bultzatuz.

Kalte-Murriztapenaren filosofia droga kontsumitzaileen normalizazio eta inklusio-politikaren oinarrizko printzipioetan zein drogen fenomeno sozialaren eta kontu konplexu honen aurrean pertsona bakoitzaren erabakiarekiko izan behar den errespetuan xedatzen da.

 

GENERO IKUSPUNTUA

Erakundeak zuzentasun-ikuspegi eta aukera-berdintasunagatik apustu argia egiten du.


HARRERA, LAGUNTZA ETA ENTZUTEA

Pertsonen autonomia eta aurrerapena posible egiten duen eskaera baxuko eta intentsitate handiko laguntza sozialetik egiten dugu lan.

Hurbiltasuna eta askatasun pertsonala oinarri gisa, erakundearen funtzioa pertsonengan motibazioa eta aldaketarako gogoa piztea da.

Horregatik, prozesu konplexuak direlaren jakitun, pertsona bakoitzaren erritmoak errespetatzen ditugu.

Harrera eta babesa dira batzordearen aurkezpen-gutun eta lan metodologia nagusiak. Baldintzarik gabeko harrera hau da laguntza sozialaren hasiera.

Hitza da gure lan tresna nagusia, pertsona bakoitzarekin sortzen den harremana eta topaketa.

Entzutea da “bere” aldaketa prozesuan laguntzen duen funtsezko elementua. Pertsonari hitza ematea, erabakiak sortzea, bide berriak bilatzea, galdetzea eta aldaketa sortzea baimentzen duten espazioak sortuz.

Entzuten duen leku bat gara, non norbanako bakoitzak ardura sortzen dion horren inguruan hitz egin dezakeen, izan zailtasunak, ondoeza, praktika arriskutsuak, droga kontsumoa, beretzako GIBdun izateak duen zeresana…

Heziketa eta gizarte-loturari arreta ipiniz, pertsona bakoitzaren berezitasunen ostatu izateko egiten dugu lan.

INFORMAZIOA

Informazioa boterea da, eta gure helburua pertsona bakoitzaren ahalduntzea delarik, informazioa eta orientazioa dira erabiltzen ditugun tresna garrantzitsuenak, beti ere aurreiritzi moralik gabe eta norbanako bakoitzaren askatasuna errespetatuz.

ERREBINDIKAZIOA ETA ESKUBIDEA

Pertsona bakoitzaren eskubideen ezagutza eta haiek eraginkor izateko bideen ezaguera da gure erakundearen gakoetako bat. Norbanako bakoitzaren eskubideak errebindikatzea, haiek eraginkor egitea, eta diskriminazio, intolerantzia edo babesgabetasun egoera guztien aurrean aitortzea.

TOLERANTZIA

Pertsonekiko, sufrimenduarekiko, hitzekiko, ideia ezberdinekiko, pertsona bakoitzaren erritmo eta hautuekiko errespetua, konfidentzialtasunarekiko eta pertsona bakoitzaren askatasunarekiko errespetu osoa.

 

MALGUTASUNA

Jardueraren egokitzapena pertsona bakoitzaren egoera kontuan hartuta eta ez alderantziz.

Funtzionamendu-arauak oinarrizko baliabide dira programen dinamika onerako, haietatik kanpo, malgutasuna erabatekoa da.

Programak pertsonen egoeraren arabera eraikitzen dira eta ez alderantziz.

 

Sarrera hau ikusgai ere:

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *