Bizkaisida
Hiesaren Aurkako Bizkaiko Herri Batzordea

Gaurkotasun-albisteak

play-button

Egizu GIB-aren eta Sifiliaren proba Bilbon.
Doakoa eta konfidentziala da.
Martes y miércoles de 16:30 a 19:30: Astearte eta asteazkenero 16:30tik 19:30ra.
Aurretiko hitzordurik gabekoa.
Maiatzaren Biko kalea 6 – 1. Eskuin 48003 Bilbo

JOAN

ARRISKUZKO SEXU-JOKABIDEAK IZAN BADITUZU, ARGITU ITZAZU ZURE ZALANTZAK. EGIZU PROBA.

play-button

Gure jardueren txostena

Client

BIZKAISIDARI LAGUNTZA
Gure elkarteari diru-ekarpen bat egin nahi badiozu:

BBK Kontu zenbakia 2095 0119 91 383002322

Nor gara

Bizkaisida, GIB/HIES-aren inguruko aktibismoaren eskutik, 1986. urtean jaiotako irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da.
Hiesaren Aurkako Bizkaiko Herri Batzordea
play-button

Bilbon kokatua dagoen gure elkartea 1987. urtean fundatu zen, orduarte ezezaguna zen gaixotasun berri batek sortutako gatazka kliniko zein sozial ezberdinei erantzuna ematen saiatu zen herri-ekimen baten eskutik. Fundatzaileetako batzuk oraindik ere bertan egiten dute lan eta espainiar estatuko GKE aitzindari, beterano eta adierazgarrienetarikoa da, GIB-aren aktibismoaren eremuan. Gure helburu nagusia, infekzioaren prebentzioan lan egiteaz gain, GIBak gehien zigortzen dituen gizataldeei sostengua eskaintzea da. GIBaren prebentzioan, diagnostiko goiztiarrean eta arreta soziosanitarioan oinarritzen dira gure betebehar nagusiak.

  • Biztanleria digitala

    Teknologia berriek gure artean komunikatzeko erabiltzen ditugun tresna, kanal eta kodigoak guztiz eraldatu dituzte, eta gure elkarteak, bere komunikazio estrategia guztiak errealitate berri honetara egokitu ditu.

  • Immigrazioa

    90. hamarkadaren bukaeran etorkin afrikarren kopurua handia zen Bizkaiako hiriburuan, Bilbo Zaharreko auzoan. Hori dela eta, arreta soziosanitarioa eskaintzeaz gain (oinarrizko giza-eskubidea baita), gizatalde zehatz honen kideen, artean transmititu daitezkeen gaixotasunen inguruko informazioa zabaltzea erabaki genuen, gehienbat , GIBan oinarritutakoa.

  • Droga-mendekotasuna

    Droga-mendekotasuna duten pertsonentzat dugun prebentzio programa, Kalteen Murrizketan oinarrituta dagoen estrategia da. Bakoitzaren erabaki pertsonalak errespetatuz, drogak kontsumitzen dituzten pertsonen bizi baldintzak hobetzea (bai osasun eremuan, eremu sozialean zein psikologikoan eta kontsumoak eragin ditzakeen kalteak edo gizarte-bazterkeria murriztea dira gure helburuak.

  • Prostituzioa

    Sexu-langileei zuzenduriko prebentzio programa, 1989. urtean sortu zuen Bizkaiko Hies-aren Aurkako Herri Batzordeak. Bai Bilbon eta bai hiri inguruan prostituzioan lan egiten duten pertsonei arreta eskaintzea da programaren xedea, nahiz eta San Frantzisko auzoko Gorte Kalean lan egiten dutenei lehentasuna ematen diegun.

  • Diskriminazioa

    Eskumenean ditugun baliabide guztiak erabiliz, GIBaren inguruko estigma sozialaren aurkako borrokan oinarritzen ditugu gure eguneroko zereginak, estigma honek sortarazi ditzakeen diskriminazio egoera ezberdinei erantzuna ematen.

  • Biztanleria orokorra

    Nahiz eta gure esku-hartzea GIBaren prebalentzia handiena duten gizataldeetan ardaztu, biztanleria osoari eskaintzen dizkiogu gure zerbitzuak, birusaren transmisioa ekiditen dituzten jokabideak eta pentsaera solidarioak sustatuz.

Client Client Client Client Client Client Client Client Client

Jarri gurekin kontatuan

Edozein kontsulta egiteko, bete hurrengo formularioa eta bidali iezaguzu. E-mail bat idaztea nahiago baduzu, gure helbidea consultas@bizkaisida.com da. Gurekin telefonoz hitz egiteko, deitu 609039900 edo 944160055 zenbakietara. Arreta zerbitzua: Astelehenetik ostiralera 9:00tik 14:00ra eta 15:00tik 20:00ra.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera eta politika onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, klikatu esteka.

ACEPTAR
Aviso de cookies