Lan eremuak

Bizkaisidak burutzen dituen zereginak 6 zati handitan bana daitezke.

Biztanleria digitala:

Teknologia berriek gure artean komunikatzeko erabiltzen ditugun tresna, kanal eta kodigoak guztiz eraldatu dituzte, eta gure elkarteak, bere komunikazio estrategia guztiak errealitate berri honetara egokitu ditu. Ikusi Biztanleria digitala.

Immigrazioa:

90. hamarkadaren bukaeran etorkin afrikarren kopurua handia zen Bizkaiako hiriburuan, Bilbo Zaharreko auzoan. Hori dela eta, arreta soziosanitarioa eskaintzeaz gain (oinarrizko giza-eskubidea baita), gizatalde zehatz honen kideen, artean transmititu daitezkeen gaixotasunen inguruko informazioa zabaltzea erabaki genuen, gehienbat , GIBan oinarritutakoa. Ikusi Inmigrazioa.

Droga-mendekotasunak

Droga-mendekotasuna duten pertsonentzat dugun prebentzio programa, Kalteen Murrizketan oinarrituta dagoen estrategia da. Bakoitzaren erabaki pertsonalak errespetatuz, drogak kontsumitzen dituzten pertsonen bizi baldintzak hobetzea (bai osasun eremuan, eremu sozialean zein psikologikoan eta kontsumoak eragin ditzakeen kalteak edo gizarte-bazterkeria murriztea dira gure helburuak. Ikusi Droga-mendekotasunak.

Prostituzioa

Sexu-langileei zuzenduriko prebentzio programa, 1989. urtean sortu zuen Bizkaiko Hies-aren Aurkako Herri Batzordeak. Bai Bilbon eta bai hiri inguruan prostituzioan lan egiten duten pertsonei arreta eskaintzea da programaren xedea, nahiz eta San Frantzisko auzoko Gorte Kalean lan egiten dutenei lehentasuna ematen diegun. Ikusi Prostituzioa.

Diskriminazioa

Eskumenean ditugun baliabide guztiak erabiliz, GIBaren inguruko estigma sozialaren aurkako borrokan oinarritzen ditugu gure eguneroko zereginak, estigma honek sortarazi ditzakeen diskriminazio egoera ezberdinei erantzuna ematen. Ikusi Diskriminazioa.

Biztanleria orokorra

Nahiz eta gure esku-hartzea GIBaren prebalentzia handiena duten gizataldeetan ardaztu, biztanleria osoari eskaintzen dizkiogu gure zerbitzuak, birusaren transmisioa ekiditen dituzten jokabideak eta pentsaera solidarioak sustatuz. Ikusi Biztanleria orokorra.

 

Sarrera hau ikusgai ere:

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *