Droga-mendekotasunak

DROGA-MENDEKOTASUNEN ABORDATZE PROGRAMA.

Droga-mendekotasunaren Arreta Programa droga erabiltzaileen bizi kalitatearen hobekuntzari zuzendutako Kalte-murriztapen filosofian oinarritzen da, osasun zein alderdi psikologiko eta sozialak oinarri,   pertsonaren egoera eta bere erabakiak hartzeko ahalmena errespetatuz eta bazterketa sozial eta sanitarioa saihesteko neurriak hartuz.

KOMUNITATE-HURBILTZE LANA

Lan honek inolako baliabiderik lortzen ez duten droga erabiltzaileekin harremanetan jartzea baimentzen du, baita bizi garen komunitateranzko kontsumo arduratsu eta adeitsuago baten sentsibilizazioa ere. Profesionalek eta osasun-agenteek osatutako talde mistoak burututako irteeren bitartez garatzen da, auzoko kontsumo zona nagusietara hurbildu eta komunitate zein pareko ezaugarridun taldeetara iritsiz.

ARRISKU TXIKIAGOKO KONTSUMORAKO MATERIALAREN DISPENTSAZIO PROGRAMA
1988tik Hiesaren Aurkako Bizkaiko Herri Batzordea errez zein bide parenteral bidez droga kontsumitzen dutenen bizi kalitatea hobetzeko lanean ari da, kontsumoa burutzen den baldintza penagarrien ondorioz sortutako infekzio kopurua eta larritasuna gutxituz.   Bizkaisidak Espainiako Lehen Xiringa Truke Programa martxan jarri zuen, eta harrezgeroztik zerbitzu horiek eskaintzen ditu eguneko 10 ordutan zehar.

Gaur egun Arrisku Txikiagoko Kontsumorako Materialaren Dispentsazio Programa estrategiekin edo praktika sexualetako prebentziora bideratutako esku-hartzeekin osatzen da:

Injektatutako eta erretako kontsumorako material esteril banaketa.
Preserbatibo-Banaketa
Droga-kontsumoaren eta praktika sexual seguruen inguruko informazio eta prebentzio mezuak.

Programa hau egunero burutzen da 10 orduz, astelehenetik ostiralera, Bilboko San Frantzisko-Las Cortes auzoko Bailen kaleko 13. zenbakian.

BAZTERTUTA DAUDEN DROGAREN MENDEKOENTZAKO ARRETA ETA LARRIALDI SOZIOSANITARIOREN EXIJENTZIA TXIKIKO ZENTROA

2001 urtean ateak ireki zituen exijentzia txikiko zerbitzua da, mendekotasunaren ondorioz marjinaltasun sozial larriko egoeran, osasun egoera larrian edo arriskuan eta sozio-osasun-sareetatik at dauden droga erabiltzaileei zuzendua.

Horretarako, Bilboko Bailen kaleko 13. zenbakian lokal bat dugu, astelehenetik ostiralera 10 orduz irekita, non harrera, laguntza, jarraipena eta babes emozionala eskaintzen diegun ongizate bio-psiko-sozialerako prozesuen beharra duten arrisku edo baztertze sozial larri pean dauden pertsonei.

HASIERA: INKORPORAZIO SOZIALERAKO ZENTROA

Hasiera 2013an sortutako exijentzia erdiko zentroa da, kontsumitzaile aktiboak izan arren euren garapen pertsonal eta sozialean aurrerapausoa eman nahi duten motibazio eta behar berriak dituzten pertsonei zuzendua. Exijentzia Gutxiko Eguneko Zentrotik ezin zitzaien epe luzerako behar hauei erantzun, erabiltzaileen berehalako behar urgenteei erantzutea lehenesten delako (elikadura, higienea, arropa, kalteen murriztapena, etab.)

Honek Hasiera Inkorporazio Zentroaren sorrera behartu zuen, baztertze sozial larria jasaten dutenei zuzendua, zeinak kontsumitzaile aktiboak diren kasu askotan, gaixotasun mentalak dituztenak zenbaitetan. Hasiera pertsona erabiltzaileen ahalmen eta aukerak landu eta garatzeko espazioa da, arazo desberdinak dituztenei alternatibak bilatzeko lekua.

Esta entrada también está disponible en: Español