Prostituzioa

Prostituzioan diharduten pertsonei (emakume, gizon eta transgenero) zuzendutako prebentzio eta laguntza programa 1989 urtetik hona garatu du Hiesaren Aurkako Bizkaiko Herri Batzordeak.

Bilbon eta inguruan prostituzioan dihardutenen gehiengora iritsi nahi dugu, Las Cortes gunean arreta berezia jarriz, prostituzioan dihardutenen auzo tradizionala baita, gaur egun, arlo sozial eta urbanistikoan birgaitze-prozesuan dagoena.

Elkartetik pertsona hauen osasunari perspektiba integraletik ekitea ezinbestekotzat hartzen dugu, osasuna ongizate fisiko, mental eta sozial osotik ulertuta (OMS, 1978). Prostituzioan lan egiten dutenekin dugun esku-hartzean, gure marko teorikoa planteatzeko orduan, borondatezko prostituzian dihardutenekin hitz egiten dugu, eta ez hirugarrengo batek behartuta aritzen direnekin; izan ere, azken hauek dira gure zerbitzuak darabiltzatenak eta prebentzioa zein laguntza sozio-sanitarioak hemen du zentzurik handiena. Ukaezina da salerosketa, estortsio eta abusuaren aurrean osasun fisikoarekin loturiko prebentzio neurriak ez direla nahikoa eta salaketa zein pertsona hauen babesa ezinbestekoa dela.

Prostituzioan dihardutenen nolakotasunean eragiten duten faktore asko daude, ez da gauza homogeneoa eta jarduteko eta bizitzeko modu desberdinak daude. Beste askoren artean, kultura-maila, klase soziala, jatorria, jatorri etnikoa eta generoa (nahiz eta gehiengo zabala emakumea den gizon eta emakume transexualak ere badira) nabarmendu daitezke.

Prostituzioan diharduten guztiei eragiten dien gertaera nabarmengarria da jarduera hau ‘legez kanpokotasun’ egoeran egotea, izaera laboralaren aitorpen eza dakar horrek, boluntarioki dihardutenen langile eskubideak ukatzea. Prostituzioa utzi nahi dutenei bideak ireki behar zaizkie, baina baldintza hobeagoetan jardun nahi duten horiei ere entzun behar zaie.

Prostituzioan diharduten pertsonen taldearen barruan jatorri aniztasunarekin zein (%90 atzerriko jatorria) adin, kultura-maila eta ohitura ezberdinekin topatzen gara. Kasu askotan, migrazio-prozesua burutu izanagatik soilik kalteberagoak dira. Maiz daude egitura legal, sozial eta sanitarioetatik kanpo eta ondorioz, zailtasun izugarriak dituzte euren bizi eta lan kalitatea hobetzeko informazioa eskuratzeko. Pertsona etorkinek lana lortzeko dituzten aukera urrien barruan dago prostituzioa.

Migrazio-prozesua bakarrik pairatu duen kolektiboa da, eta gehienetan, jarduera oso xurgatzailea da hau (prostituzioa), estigma sozial izugarria duena, jarduten dutenak egoera ezkutatzera behartuta, babes sareak ezartzea asko mugatzen dituelarik.

Kasu batzuetan, berezko migrazio-dueluaz gain, prostituzioan jarduteko kondizioek estutasun eta estres maila altuak sortzen dituzte, baita depresio eta autoestimu-galera izugarria ere, higadura emozional eta psikologikoaren ondorioz integritate fisikoa arriskuan jarriz.

Erakundean jasotzen ditugun emakume etorkinak baztertze sozial arriskuan daude, euren egoera irregularraren ondorioz, osasuna, heziketa, justizia eta babes soziala bezalako oinarrizko eskubideak lortzeko zailtasun handiekin, baita lan-kalitate eta etxebizitza duin bat lortzeko oztopoekin ere.

Gizonen eta emakumeen arteko erlazio asimetriko osagarriak, gurea bezalako egitura patriarkaleko gizartean, generoen arteko desberdintasun egoerak areagotzen ditu. Desparekotasun hauek plano laboral, sozial, afektibo-erlazional eta sexualetan atzeman daitezke.

Genero-rolek emakumea gizonarekiko sumisio egoeran jartzen dute askotan. Sarbide laboralean jasandako zailtasun eta ordaintze baxuago baten ondorioz duten botere ekonomiko baxua dela eta desabantaila asko dituzte.   Eremu erlazional eta intimoagoan gainera, sexu seguruago eta atseginago baten negoziazioan emakumeen botere eza egiaztatu dugu.

Erakunde honen ustez langile sexualen profesionaltasuna eta autoestimua dira genero arteko botere harreman hau eraldatu dezaketen elementuak. Euren osasun maila hobetzeko mezuak lanaren duintasun eta baldintzen zein bizitza kalitatearen hobekuntzan oinarritu behar dira. Gure esku-hartzean garrantzi berezia ematen diogu parte-hartze eta asoziazionismoaren sustapenari zein talde-kohesioari, osasun agenteen talde heziketa lana nabarmenduz.

Bestalde, gure prebentzio eta diagnostiko goiztiarreko zerbitzuen erabiltzaile diren langile sexual maskulinoen gorakadak automatikoki bultzatzen ditu Bizkaisidan kolektiboaren ezaugarri espezifikoetara egokitutako estrategiak. Gainera, GSG-en (gizonekin sexua duten gizonak) azpipopulazio gisa, berebiziko garrantzia dute GIBaren prebentzioan, nazio eta nazioarteko ikerketa askotan GIB eta beste STIen infekzio tasa altuak atzeman baitira (beste STIen prebalentziak altuagoak dira TSMen artean beste HSH edo prostituzioan diharduten emakumeekin alderatuta).

Prostituzioan lan egiten duten gizonek transmisio sexualeko infekzioen kontrako arrisku handiagoa izateak faktore ezberdinek dute zerikusia: Bikote sexualen kopuruak eta faktore biologikoek (sexu anala, insertiboa eta/edo harkorra). Baina ez dute garrantzia gutxiago hautemate subjektiboek, autoestimuak, auto-irudiak, botere gaiek, bezeroekiko interakzioaren kontrolak eta beste testuinguru faktoreek.

Sexu-industriaren posizioa, lan sexualaren iraupena, adina, migrazioa, bakardadea, heziketa eta ekonomia maila, identitate laboralak (prostituzioan lan egitea) eta sexualak TSMen arteko kondoirik gabeko sexuarekin lotu dira. Gainera, jasotzen dituen herriarekin alderatuta testuinguru kultural desberdina duten TSM etorkinek estigma sozial esanguratsu bat pairatzen dute euren jatorrizko herriaren “heteronorma” hausteagatik. Etorkina izatearen estatusa, lanpostu bat bilatzeko beharrezkoa duen higikortasun altua eta tarte batez prostituzioan jarduteak prebentzio esku-hartzeak zailtzen ditu.

Faktore guzti hauengatik abiarazten ditugu kolektibo honenganako hurbiltze estrategia espezifikoak. Bezeroekiko aurkezpena eta harremanak oso era jakinean burutzen dituen kolektibo honen kode, erritmo, ordutegi eta beharretara egokitzen gara.

Sarean egindako lanean, entitate publiko eta pribatuekin egindako koordinazio eta kolaborazio lanetan, foro desberdinetan eta komunikabide zein teknologia berrien eremuetan burutzen dugu gure aldaketa-agente lana, beti ere sentsibilizazio eta gizarte eraldatzearen alde lana eginez.

Beharrezko den sare-lan garrantzitsua burutzen dugu bertako zein estatuko elkarte ezberdinekin, sarean eta proiektu desberdinetan aktiboki parte hartuz:

 

  • Hay Cosas que No se Olvidan (HCQNSO)”. Prostituzioan dihardutenen kolektiboaren estatu mailako osasun heziketa proiektua, Estatu Espainiarreko Hiesaren Aurkako batzorde eta elkarte asko biltzen dituena.
  • GAITUN-a GU, Prostituzioaren inguruan lan egiten duten Elkarteen Euskal Federazioa.
  •  HARRESIAK APURTUZ– Etorkinarentzako Laguntzako Euskadiko GKEn koordinatzailea, Osasun Batzordean zati aktiboa garelarik.
  • EAPN-a (Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako Europar sarea Euskadin). Sarea osatzen duten beste erakundeekin batera lanean gabiltza Emakume eta Baztertze Sozialaren komisioan lan egiten dugu.

Sarrera hau ikusgai ere:

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *