Diskriminazioa

Giza eskubideen funtsa den pertsonaren duintasunean oinarritzen da berdintasuna.

Gizaki bezala pertsonak duen balioaren errekonozimendua da duintasuna, errespetu eta begirune elementuak ditu bere baitan, izateagatik soilik pertsonak merezi duen babesarekin batera. Pertsona ez da bitartekari, helburu baizik.

Espainiar Estatuko biztanleak berdinak dira arauaren aurrean eta jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edonolako kondizio edota zirkunstantzia pertsonal zein sozialek ezin dute diskriminaziorik eragin. Espainiako Konstituzioko 14. artikulua, 1978.


BAZTERTZEA, ESTIGMA ETA GIBren INGURUKO DISKRIMINAZIOA.


Bere jatorrietan, Hiesa konnotazioa negatibodun metafora eta irudiekin lotu zen, aurretik baztertuta zeuden kolektiboekiko diskriminazio jarrerak indartuz.

Historian zehar, desberdintasunekiko beldur moduko bat ezarri da gizartean. Diskriminazioak eta estigmak aurreiritzi eta orokortzeak ditu oinarri, hau da, pertsona bat zer den, zer sentitu edo bizi duen jakin gabe emandako iritziak.


Askotan GIB/Hiesarekin bizi diren pertsonekiko tratua eta euren eskubideak defendatzeko zailtasunak sozialki barneratutako beldur eta ezjakintasunean oinarritzen dira, baita gaixotasunarekiko eta heriotzarekiko beldurrean ere.

Irudikapen eta imajinario hauen eraikuntzan funtsezko papera izan dute komunikabideek, eta beste faktore batzuekin batera, GIB/Hiesaren errealitate soziala osatu dute. Beldurrak, gaitzespenak eta ezjakintasunak GIBdunekiko estigma eta diskriminazioa sortu dute. Egoera honek pertsona GIBdunen diskriminazioaren aurkako eta euren eskubideen defentsarako mugimendu asoziatibo sendo bat eragin du.

Bide asko egiteko dagoen arren, GIB/Hiesarekin bizi diren pertsonen eta sektore honetako GKEen lorpenak nabarmenak izan dira.

Hiesa eta Giza Eskubideen inguruko Nazioarteko Lehen Kontsultatik (1989) hona diskriminazioaren aurkako borroka ez da nazioarteko gizartearen egitura etiko eta arauemailetik iritsi den eskaera soila izan, epidemiaren aurkako borrokan oinarrizko elementu ere izan da.

 

Sarrera hau ikusgai ere:

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *