Biztanleria orokorra

INFORMAZIO, PREBENTZIO ETA SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA

Programa honen bitartez, populazio orokorrari GIBaren errealitatearen inguruko informazio, prebentzio eta sentsibilizazio bide bat ireki nahi diogu. Jarrera seguru eta solidarioekin GIB/Hiesa eta beste STIen transmisioa saihestu edo gutxitzea da gure helburu nagusia.

Helburu espezifikoak:

GIB/Hiesa eta beste STIekin harremana duen informazioa erraztea.

Beste erakunde eta kolektiboei GIB/Hiesaren inguruko saioak eskaintzea.

Hala eskatzen duen edozein pertsona, erakunde edo talderi preserbatiboak ematea. GIB/Hiesaren inguruko errealitatearekiko sentsibilizazio bultzatzea gizartean.

Beste erakundeekin elkarlana GIB/Hiesaren inguruko informazio, prebentzio eta sentsibilizazio jarduerak burutzeko.

GIBen diagnostiko goiztiarra bultzatzea. GIB/Sifilisaren Detekzio Azkarreko Probaren burutzea.

GIB/Hiesa, STIak, sexu segurua, praktika arriskutsuak, baliabide sozialak, droga-mendekotasun zein toxikomania tratamenduak eta bestelako gaien inguruan aritzeko eta sare sozialaren baliabide sozio-sanitarioen inguruko informazioa biltzeko informazio zerbitzu telefonikoa dugu, lokal bat ere bai.

GIB ETA SIFILISAREN DETEKZIO PROBA AZKARRA BURUTZEKO ARRETA ZERBITZUA KONTSULTA MEDIKOAN

2008ko ekaina geroztik Hiesaren Aurkako Bizkaiko Herri Batzordeak GIB/Sifilisaren detekziorako test azkarrak burutzen dihardu. Eskaintza bi infekzio hauekiko bere egoera serologikoa ezagutu nahi duen edonori zuzendua dago.

Probak anonimoak, isilpekoak eta doakoak dira. Hala, Euskal Jaurlaritzaren Osasun Sailak baimenduriko kontsulta medikoa dugu Bilboko Dos de Mayo kaleko 6.zenbakian (1ªEsk). Ordutegiak: Astearte eta Asteazkenak, 16:30-19:00 bitarte, hitzordurik gabe.

PREBENTZIO-MATERIALAREN BANAKETA

GIBa eta beste STIen infekzioaren transmisio saihesteko preserbatiboaren erabilera bultzatzea du helburu programa honek.

Gure lokaletatik pasa zaitezke zure prebentzio-materiala jasotzeko edo informazio telefonikoa eskatu dezakezu. Ordutegiak: 9.00-14.00 // 15.00-20.00 .

Sarrera hau ikusgai ere:

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *