Biztanleria digitala

Informazio-teknologia eta 2.0 komunikazioaren bitartez gure jarduerari zentzu soziala eman diezaiokegu?

Hitz egiteko, sarean lan egiteko, informazio erabilgarria pertsonei helarazteko, salaketa politiko eta sozialeko kanpainak egiteko, beste erakunde batzuekin koordinatzeko, hurbileko gizartea mobilizatzeko edo gure elkarteen jarduerak jakinarazteko balio digute?

Pixkanaka erantzun beharreko galderak dira hauek, gure sareko 2.0 jarduera justifikatu eta etikoki legitimatzen dutela ahaztu gabe.

Sare sozialek eta beste 2.0 tresnek topaketa, kolaborazioa eta komunikazioa oztopatzen duten zenbait murru apurtzeko balio digute.

Bestalde, informazioaren zentralizazioa eteten du, interneten sartzen den gutako bakoitzari edukiak sortzeko aukera emanez. Nolabait, komunikazioa hedabide jeneralisten zeregin soila delaren ideia apurtu nahi da. Izan ere, hauek dira gauza batzuk “gaurkotasun” bihurtzeko erabakia hartu edo beste batzuk informazioaren helburutik kanpo uzten dituztenak.

Testuinguru honetan, herritarrak bere egin dezake informazioaren transmititzaile izateko ardura, mugimendu sozialetik historia eta memoria kolektiboa sortuz.

Analogikotik digitalerako jauziak gaur egungo gizartean sumatu daitezkeen aldaketa asko ekarri ditu, harremanetan zein komunikazioan. Egoera berriak sortu dira. Sare sozialak komunikazio informatzailearen jabetze kolektibo eta parte-hartzaile berri bat sortu dezake, inguruarekin inoiz baino lotuago dauden parte hartzeko eredu berriak bultzatu, bizi dugun partekatzearen eta entzutearen kultura sustatu.   jabetze kolektibo eta parte-hartzaile argitaragabeari bide ematera, entzutera eta partekatzearen murgilduta gauden kulturara. Informazio-modelo horizontalago eta parte-hartzaileago berriak bultzatu eta aukeratu ditzakegu.

Zentzu honetan, Hiesaren Aurkako Bizkaiko Herri Batzordea, hirugarren sektoreko erakunde gisa, bere helburuen dimentsio eta konplexutasunaren jabe da eta pertsona eta erakundeen arteko sareak ehuntzeko apustua egiten du, hala, behar kolektiboei modu eraginkorrean erantzun eta transformazio soziala zein kohesio handiagoa eragingo duten aldaketak sortuz.

Erakunde sozialen teknologiaren erabilera, jabetza eta sarbidea bezalako kontuak sarean lantzea erabaki genuen. Gogoeta eta ikasketa kolektiboa. Komunikazio-modelo desberdinak, ideien eta iritzien trukea sustatzeko modelo parte-hartzaileagoak eta horizontalagoak, aro digitalean jasandako aldaketa kulturaren ondorioz sortu diren harreman eta komunikazio eredu berrietan aplika daitezen.

2.0 sareko sarbidea Hirugarren Sektoreko Erakunde gisa lantzea erabilgarria bezain interesgarria dela azpimarratu behar da, oinarrizko tresna baitira parte-hartze soziala eta solidaritatea sortu eta kohesioa, gizarte lotura, hiritartasunaren erabilera aktiboa eta kalitate demokratikoa sustatzeko.

IKTak lan tresna osagarri bezala erabiltzearen ideia gustatzen zaigu, errealitate soziala ulertzen lagun gaitzaten, bertan, ahal den modu eta neurrian, proiektu puntual batzuekin parte hartzeko. Modu berean, burutzen ditugun izaera sozial eta hezitzailea duten programa eta proiektuen eta euren webeko korrelatuaren arteko batzea eta elkarrizketa sustatzea da helburua.

Sarrera hau ikusgai ere:

Utzi iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *