GIBaren infekzioaren tratamendu berriek, birusarekin bizi diren pertsonen osasuna babesteaz eta bizitza kalitatea hobetzeaz gain, transmisio-katea apurtzen dute: Hau da, GIBa duten pertsonek, tratamendua hartzeagatik birus “detektaezina” edo “antzemanezina” badute, ezin dute GIBa transmititu. Aurrerapen honek, GIBdunen osasun eta ongizatean eragin izugarri positiboa du eta prebentzio estrategia berriztatzaile bat aurkezten digu. Gainera, infekzioak duen estigmaren aurkako borrokan ekarpen handiak egin ditu, GIBdunek birusa transmititzeko duten ustezko gaitasunak sortzen dituen beldurrak erabat eraisten dituelako.
Bizkaisidako kideok, GIB antzemanezina duten GIBdunek birusa transmititzeko ahalmenik ez dutelaren zientzia-ebidentzia gure gain hartzen dugu, eta Hiesaren aurkako Herri Batzorde bezala ditugun lan-estrategia eta esku-hartze guztietan aplikatzen dugu.
Sarrera hau ikusgai ere: